XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ta gauza dan ala ez zergatik ezin du norberak epaitu Leger Arzobispoak egin dun bezela?.

Ta zergatik ezin du ori egin kristau-talde batek?.

Oñarria ezarria dago.

Orain ondorenak atera beste lanik ez dago.

4) Zuzendari aukera.

Apaizak beren gotzaiak izendatzeko aukeran parte artzea eskatzen asiak dira.

Ta ez eskatu bakarrik.

Illabete gutxiren aldearekin Australian, Olandan eta Ipar-Ameriketan egin ere esperientzi batzuk egin dira.

Katoliko Ekintzan beren apaizak izendatzerakoan ekintzalleai ere galdetzea eskatzen dute.

Ez al zaizu iruditzen esaera ta esperientzi auek ugaritu ez ezik, zabaldu ere gauz geiagotara barreiatuko dirala?.

Nork gelditu arazi ugolde au?.

5) Sekularrak apaiztu.

Ministerioko sakramentuak iru malla ditu: diakonutza, apaizgintza, gotzaitza.

Konzilio ontan milla urteko araua ausi da Sartaldeko Elizan.

Aldi luze guzi ontan etzitzaion iñori ministerioko sakramentua ezarritzen, alderdi auetan danetan beintzat, ezkonge ta elizgizon ez bazan.

Orain berriz ezarri zaieke sekularrei (mundukoei eta profesionalei) sakramentu ontako lenengo malla, au da, diakonutza.

Zergatik egin du ori Elizak?.

Bakarrik ez baño batez ere bai, apaizen utsunea betetzearren egin du ori Elizak.

Diakonuak, ordea, ez dute apaizen utsunea betetzen.

Ta apaizen bearra dagola aitortu ta ezagutu dan ezkero, apaizak egin bear dira, ez erdi-apaizak edo diakonuak.

Diakonuak ere egin bear badira egin daitezela, baña ez apaizen utsunea bete al izango dutelakoan.